2009-07-01

2008-11-16

Fruituak

2007-10-22

Anibal de la Torre-ren bloga

Anibal de la Torre, IKTen irakaslea da eta egunero egunero tresna berriak eskeintzen dizkigu bere blogean

2007-10-14

ODEO

Audio artxiboak txertatzeko, hemen duzu ODEO webgunearen link-a. Hemendik Podcast izeneko audio artxiboak sartu ahal izango dituzue zuen blog-ean.

2007-06-21

Web 2.0




Web 2.0. zer den ezagutu nahi baduzu, hona hemen informazio
zuzena eta argia, era errazean, ematen duen bideoa.

2007-05-16

Zer da Web 2.0 delako hori?

Sareari buruzko beste kontzeptu bat adierazten du. Interneten edukiak argitaratu eta konpartitzean datza. Sare soziala deitu izan zaio ere. Irudian Web 2.0-ren inguruan sortu diren hainbat aplikazio agertzen dira.

2007-04-22

Kanon Digitalarekin bueltaka

Edozein CD, mp3...e.a. erosten dugunean, non gelditzen da ezartzen dioten zerga? zergatik ordaindu behar dugu hainbeste aldiz kanon hori?. Irakurri Iratxe Esnaola Arribillagaren artikulua. Beti bezala, oso argigarria da.

2007-04-13

Bideojoku "serio" bat

Bideojokuen gaiarekin gaudenez, interesgarria iruditu zait Jesus Valverde Berrocoso-ren blog-a hona ekartzea. Bideojokuei buruzko informazio asko eskeintzen du eta "Virtual-U" eta "Stop Disasters" bezelako jokuak ezagutzeko eta deskargatzeko aukera ematen du.

2007-03-26

Google earth

Google earth-ek sateliteko irudi eta mapen bidez nahi duzun munduko edozein tokitara hurbilduko zaitu. Sinestea zaila bada ere, zure etxea ere ikusi ahal izango duzu. Aplikazioa jeisteko eta informazio gehiago lortzeko klikatu: http://earth.google.es/. Nola erabiltzen den ikasi nahi baduzu, ikus bideoa!

2007-03-20

Hemen daukazu ISEI-IVEI-ren webgunea. ISEI Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea da. Webgune honetan irakaskuntzari buruzko informazio ugari duzu eskuragai, Euskararen B2 Maila ebaluazioaren emaitzak, PISA txostenarenak...